Arkupek stock azokaren balorazio positiboa egin du

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko abuztuaren 28a

Ikastola aurretik Herriko Plazara eraman izana bete-betean asmatzea izan dela adierazi dute

Aurreko asteburan egin zuten 4. stock azoka Arkupe Elkartekoek Orioko Udalaren laguntzaz. Krisiaren eragina komertzio guztiek nabaritu duten honetan, bestelako balorazioa egin dute stock azokaren gainean.

Aurten lehenengoz Herriko Plazan jarri izana oso ona izan dela adierazi dute Arkupekoek. Jende gehiago izan dugu, eta orokorrean iaz adina edo gehiago saldu dugu azokan. Gainera, guztiok poltsa bera eman diegu erosleei eta horrek ere ukitu berezi bat eman dio azokari esan du Ainhoa Fernandezek. Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, jendearen mugimendua etengabea izan dela esan dute Arkupekoek. Larunbat arratsaldean euria egin arren, jendea ibili zutela eta ikastola aurrean ziurrenik hori ez zela horrela esango gaineratu du Fernandezek.

Datorren urtean ere plazan egotea nahi dute dendariek, haien ustez toki egokiagoa baita ikastola aurreko plaza baino. Zarautzen ere asteburu berean izan da stock azoka eta, bietan izan direnek, gurean gustorago erosi dutela eta aukera zabalagoa geneukela esan digute, kontatu digu Fernandezek.

Xabi Arostegirekin ere oso gustora geratu dira Arkupekoak, plazan giro polita jarri duela iritzita. Laster zapaten historiari buruzko erakusketa egingo dute Arkuperen dendetako erakusleihoetan, Zaraguetarekin eta Ikastolarekin elkarlanean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide