Igandean Kontxan aritzea dago jokoan

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2012ko abu. 29a, 15:54

Sailkapenaren aurretiko prestaketa saioetan fin aritu dira oriotarrak

Kontxako estropadako sailkapenaren atarian ere ez dute deskantsurik egin Orioko traineruek; bezperan ere prestaketa saioa egin zuten bai gizonezkoek, eta baita emakumezkoek ere. Iluntzeko 19:30ak inguruan hasi zuten prestaketa gizonezkoek, euripean, ontzia hartu eta itsasora bidean jarrita. Beranduxeago, 20:30en bueltan hasita,  emakumezkoek. Bi taldeek helburu bera dute buruan gaur arratsalderako: datorren igandean, irailaren 2an, Donostiako arranplatik atera eta Kontxako estropada jokatzeko sailkatzea.

Gizonezkoak

Nahiz eta estropada berezia izan, edozein lehiaketa-bezperatako moduko saioa egin zuten atzokoan gizonezkoek: ohi baino motzagoa eta teknikoagoa. Josu Indo eta Unai Etxeberria arraunlari oriotarrek badakite aurtengo honetan zaila dutela Kontxako banderarako hautagai izatea, baina lehenengo zazpi sailkatuen artean egoteko indar betez arituko omen dira. Gainerako 23 ontziekin aritu beharko dute lehian, gogor.

Kontxako sailkapenaren bezperaEuskalmet agentziak alerta horia jarrita du gaurko. Itsaso zakar samarra, itsaskia, aurreikusten da arratsalderako, 1,5-2 metroko olatuekin. Indok nahiago du olatu artean aritu; Etxeberriari ez dio axola itsasoaren egoera estropada ona egiten badute; hor omen dago gakoa: gurea 2012-Kontxako sailkapenaren bezperaegiten badugu, barruan izango garela uste dut, baina saio ona egitea da barruan izateko giltza. Taldea sasoi betean dagoela diote biek.

18:00etatik aurrera jokatuko da gizonezkoen sailkapen estropada Kontxako badian. Bitartean, arranpla alboan, Itsas Museoaren aurrean hartuko du atseden Mirotza ontziak. Izan ere, aurtengo edizio honetan, lehen aldiz, arraun talde bakoitzak aurrez du zehaztuta trainerua lagatzeko lekua.

Emakumezkoak

Gogotsu aritu ziren emakumezkoak ere itsasoan atzo, Klaudio Etxeberriaren esanetara. Goxo-goxo arraun egin, tarteka 20ko batzuk jo eta irteera txukunak egiten trebatu ziren.

Kontxako sailkapenaren bezperaZazpi traineru arituko dira lehian gaur arratsaldean, 17:30ean hasita. Horietatik, lau bakarrik sailkatuko dira datozen bi igandetako lehiak jokatzeko. Etxeberria entrenatzailearen arabera, Eusko Tren Ligako lau taldeak indartsu dabiltza, Hibaika ere gora etorri da eta zaila izango zaie oriotarrei Kontxako bandera lortzeko lehian sartzea. Hala ere, aukerak badituztela argi du entrenatzaileak: Liga bukatu denetik hona goranzko salto nabarmena egin dugu eta itsasoa lagun badugu, igandean uretan izateko esperantza badaukagu; ea bateren batek huts egiten duen. Talde gaztea du Orioko ontziak, junior asko tartean, eta trinkotu gabe dago oraindik.

14:30ak aldera abiatuko dira Donostiara, trainerua arranplan utzi eta beroketekin hasiko dira, dutena uretan emateko zain.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide