Arraun argazki erakusketa Salatxon

Irati 2012ko abuztuaren 30a

Ontzi eta modalitate guztietako momentu onak erakutsiko dituzte

Urtero, Kontxako estropaden inguruan, arraun mundua islatzen duten argazkiak jartzen ditu ikusgai Ana Egibarrek Salatxo Tabernan. Aurten ere, erakusketatxoa osatu du, arraun-elkartekoen eskutik. Argazki estetiko eta ederretatik aldenduz, arraun elkartearen jarduera geldiezina erakutsi nahi izan dute. Aurtengo garaipen sorta handia ardatz hartuz, ontzi eta modalitate guztietako momentu onak erakusten dituzte argazkiek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide