KAE1 Ligan egon nahi du Orio Bk

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2012ko abu. 31a, 20:48

Asteburuan jokatuko dute play-offa: Lutxanan gaur, Hondarribian, bihar

KAE2 tik KAE1era egin nahi du salto asteburu honetan Orioko gizonezkoen bigarren ontziak, Jose Luis Agirrek zuzendutako Orio Bk. 158 punturekin Ligako bigarren postuari tinko eutsita, indartsu eta gogoz daude play off-a jokatzeko: Lutxanan izango dute aurreneko lehia gaur, irailaren 1ean; Hondarribiako uretan, itsasoan, aritu beharko dute bihar. Asteburu borobila egin beharko dute oriotarrek, hortaz, Ligako azken estropadan, Mundakako XIV. IkurriƱan, aurre hartu zieten San Pedro atzean utzi eta mailaz igotzeko txartela lortzeko.

Iosu Arruti patroiaDenboraldi ona egin dute oriotarrek eta horren jakitun dira arraunlariak. Aldrebeskeriarik ezean, beren lana eginda, igoera txartelak beren eskuetan behar lukeela uste dute: Ligan zehar San Pedroren aurretik izan gara estropada ia guztietan. Azkenekoan bakarrik hartu zigun aurrea. Berriz gerta ez dadin gure lanari tinko jarraitu behar diogu play-offean.

Hala ere, play offa irabazita ere, Orioko aurreneko ontziak, Orio Ak TKE-San Migel Ligara igotzeko play offetan egiten duenari begira jarri beharko du Orio Bk: elkarte bereko bi ontzik ezin baitute maila berean egon.

Prestaketa saioko irudi gehiago ikusteko klikatu hemen

Emakumezkoak eta Orio A, Lekeition

Bi ontzi izango ditu Oriok gaur bertan jokatuko den Lekeitioko XXXIV. IkurriƱa estropadan: emakumezkoak eta gizonezkoen lehen ontzia. 11:30ean hasiko da Isuntza arraun elkarteak antolatutako norgehiagoka. Aurreneko txandan, Hibaikaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak emakumezkoek. Kontxako sailkapenean oriotarren berezko denbora hobea izan zela-eta, denboraldian zeharreko Orioko arraunlarien aurrerapena erakusteko aukera dute.

Gizonezkoak, berriz, 3.txandan arituko dira, San Pedroren, Lekittarraren eta Getariaren kontra. Hilaren 15 eta 16ko play-offa jokatu aurretiko azken estropada dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide