Uda iritsi aurretik aukera izan bazen ere, orduan egin ez zutenak garaiz daude Danbolin musika eskolan izena emateko. Irailaren 3tik 7ra bitartean –biak barne– ireki dute Danbolinekoek matrikulatzeko 2. aldia.
Izena eman nahi duenak musika eskolan bertan egin dezake, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 19:00etara.
Hau da 2012-2013 ikasturterako Danbolin musika eskolak egiten duen eskaintza:
- 1. MAILA: tailerra: 1. 2. eta 3. kurtsoak –4, 5 eta 6 urtekoak–.
- 2. MAILA: musika mintzaira –prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. mailak–, euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
- 3. MAILA: musika mintzaira espezializatua, euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
- Jarduerak: korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea eta gitarra taldea.
- Instrumentu berriak: tronboia, tuba, biola eta harpa zeltikoa.
- Gai berriak: informatika musikala.
Ordutegiak, prezioak edo bestelako informazioa lortzeko, musika eskolara deitu daiteke: 943 833 727.