Irailaren 7an jarriko dira martxan Orioko bi ikastetxeak

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko irailaren 4a

Txikienak goizez bakarrik joango dira bi astez

Goiztiarrenak Zaraguetako ikasleak izango dira 2012-2013 ikasturtean. Irailaren 7an, goizeko 09:00etan jarriko dira martxan bertako ikasleak, eta bi astez, irailaren 18a arte, ordutegi trinkoa izango dute eguerdiko 13:00ak arte. 

Lehen egunetik izango dituzte martxan jangela eta garraio zerbitzuak. Garraioa iazko bera izango da, bai ordutegiari eta baita geltokiei dagokienean. Jangela zerbitzuan, berriz, Haur Hezkuntzako ikasleek mantala eraman beharko dute, eta bertan gelditzeko asmorik ez duten ikasleek irakasleari jakinarazi beharko diete.

Ikastolan, bestalde, DBHkoak hasiko dira irailaren 7an. Aurkezpena izango dute 12 urtetik gorako ikasleek goizeko 10:00etan. Gainontzekoak astelehenean hasiko dira martxan honako ordutegiekin:

- 2 urteko gela: Irailaren 10etik 14ra, taldea bitan banatuko dute. Erdia goizeko 09:30ean hasiko da eskolekin, 10:30ak arte eta beste erdiak 11:30etik 12:25era izango dituzte eskolak. Hilaren 12tik 14ra, ordea, 09:30etik 10:45era egongo da talde bat eta 11:15etik 12:25era bestea. Irailaren 17tik 21era denak batera arituko dira goizeko 09:30etik aurrera, ordu eta erdiz. Astebete beranduago, 09:30etik 12:25era izango dituzte eskolak, eta Urriaren 1etik aurrera, goiz eta arratsaldez, ohiko ordutegia izango dute: 09:30etik 12:25era eta 14:30etik 16:25era.

- HH 3, 4 eta 5 eta LH 1 eta 2: Irailaren 10etik 21era goizez arituko dira hauek guztiak 09:00etatik 12:30era. Beranduago, hilaren 24tik aurrera goiz eta arratsaldeko ordutegia izango dute: 09:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:30era.

- LH 3, 4 eta 5: Irailaren 10etik 21era goizez eta 24tik aurrera goiz eta arratsaldez joango dira ikastolara adin tarte honetako haurrak. Goizez 08:30etik 12:30era joan beharko dute eta arratsaldez 14.30etik 16:30era.

- DBH: Aurkezpen eguna pasata, astelehenetik goiz eta arratsaldez jardungo dute ikasleek: 08:30etik 12:45era eta 14:30etik 16:30era. Ostiraletan, aurten lehenengoz, ordutegi trinkoa izango dute, 08:30etik 14:30era.

Horrez gain, ikastolako jangela zerbitzua edo goizetako zaintza zerbitzua –07:30etik 08:30era– erabili nahi duten ikasleen gurasoek, irailaren 6a baino lehen jakinarazi beharko dute ikastolako idazkaritzan –943 834 704–.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide