Hondakinei buruzko inkesta erantzuteko epea luzatu egin dute

Irati 2012ko irailaren 4a

Irailaren 17a da azken eguna

Abuztuaren hasieran, Hondakinen mahaiak –Bildu, Orain, EAJ eta Orio Zero Zabor– hala proposatuta, galdetegi bat bidali zuten herriko etxe guztietara gai organikoaren inguruan informazioa biltzeko asmoz. Honako gai hauen inguruko galdeketa zen bidalitakoa:

  • Etxeetan gai organikoa bereizten al den.
  • Hondakinen bereizketa dela-eta, antolatu nahi diren ikastaroetan jendeak parte hartuko al duen.
  • Konposta egiteko herritarrak prest al dauden.

Inkesta bete eta dagokion tokira helarazteko azken eguna irailaren 1a izango zela jarri zuten galdeketa orrietan. Oporraldia bitarteko, ordea, jendeak epea luzatzeko eskatu du. Beraz, irailaren 17a izango da inkesta jasotzeko azken eguna.

Inkesta entregatzeko honako moduak daude:

  • bulegoak@oriokoudala.com helbide elektronikoa
  • Udaletxe sarreran dagoen iradokizun postontzia

Bestalde, norbaitek inkesta jaso ez badu eta bete nahiko balu udaletxeko harreran daude eskuragarri, euskaraz edo gaztelaniaz.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide