Iñigo Manterolak erakusketa zabalduko du Madrilen

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko irailaren 5a

Irailaren 6tik 29ra izango dira jendaurrean bere eskulturak

Iñigo Manterolak erakusketa bat irekiko du gaur, irailaren 6a, iluntzeko 20:00etan, Madrilgo Quorum galerian. Artista oriotarraren eskulturak jendaurrean izango dira hilaren 29a arte.

Manterolak teknika berriak erabiltzea oso gustoko du, artistarena etengabeko ikasketa prozesua dela uste baitu. Oriotarrak argi dauka; artean berritu ala hil, ez dago besterik.

Azken urteotan Donostian du bere galeria Manterolak, Zaragoza plazan, eta bertan erakusten eta salrtzen ditu bere lan gehienak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide