Martxan jarriko da antzerki-tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2012ko ira. 5a, 11:03

16 urtetik gorako edozeinek har dezake parte

Uda aurretik zenbait bilera egin ziren arren, Orioko antzerki tailerra guztiz osatzeko dago oraindik ere. Taldearen funtzionamendua, tailerraren maiztasuna... zehaztu eta taldea martxan jartzeko, bilera antolatu dute irailaren 12rako, datorren asteazkenerako. 19:00etan izango da, Orioko kultur etxean.

Antzerki-tailerra baino, antzerki ikastaroa izateko bidean zen egitasmoa hasiera batean, IƱake Irastorza taldeko irakasle izateko prest agertu baitzen. Halere, azken momentuko lan kontuak tarteko, Irastorzak ezin izango du Orioko taldea zuzendu. Hortaz, taldeak bidea bere kabuz hastea ala irakasle berri bat bilatu eta aurkitzea erabaki beharko du, besteak beste, uda ondorengo lehen bilera horretan.

Oraingoz, zortzi lagunek eman dute izena jendaurreko ikuskizunak gertutik ezagutu eta antzerkigintzan trebatzeko. Antzerki taldeko koordinatzaile Imanol Urkizuk adierazi duenez, interesa duen oro taldekide izan daiteke oraindik ere, baldin eta 16 urtetik gora baditu eta oso gustura hartuko dute bide berri bati ekitera doan taldean. Horretarako nahikoa izango da hilaren 12ko bilerara agertzea.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide