Julen Alonso eta Eneritz Aulestia bigarren Zarauzko trikitilari gazteen txapelketan

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko ira. 6a, 09:28

Etxalargo Elizagoien ahizpak izan ziren irabazle

Atzo, irailaren 5a, jokatu zen Zarauzko 31. trikitilari gazteen txapelketa. Partehartzaile asko izan ziren bertan eta tartean Orioko Julen Alonso soinu-jotzaile gaztea Eneritz Aulestia pandero-jotzaile zarauztarrarekin bikotea osatuta.

Bertan izan zirenek kontatuta, maila aparta eman zuen Julenek. Gezurra dirudi txapelketetan hasiberria dela. Oholtza gainean jarrera lasaia erakusten du eta ematen duen maila ere oso ona da kontatu digu bertan izan zen ikusle batek.

Julenek, gainera, jotako kantuen artean, berak sortutako pieza bat jo zuen. Beste ikusle batek esan digunez, hain denbora gutxi daraman trikitilariak ausardia eta konfiantza handia behar du berak sortutako abestia jotzeko. Bigarren izan ziren Alonso eta Aulestia, Etxalarko bikotearen, Irune eta Itxaso Elizagoienen atzetik. Etxalarkoek txapelketa asko irabazi dituzte, tartean Oriokoa behin baino gehiagotan.

Gaztea da Alonso, 16 urte baino ez ditu. Aurretik esku soinuarekin eta pianoarekin asko jarduna da eta sari dexente lortutakoa. Aurten, txapelketetan hasi den honetan, Martindegiko txapela eta atzoko bigarren saria behintzat irabazi ditu. Etorkizun oparoa du musikari ilehoriak.

Hemen ikusi ditzakezue Alonso eta Aulestia aurtengo Zarauzko txapelketan. Eta uztaileko Martindegiko -Hernani- txapelketan:


 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide