Kobrezko kablea lapurtu dute ibai ertzean

Irati 2012ko ira. 6a, 17:41

500 metro lapurtu dituzte guztira

Joan den aste bukaeran kable lapurreta izan zen ibai ertzean. Osasun zentrotik autopistako zubira bitarteko argiteria publikoko instalakuntzako kobrezko kablea lapurtu dute, guztira 500 metro kable. Ingurune guztia argirik gabe dago eta hori guztia berregiteko aurrekontua, BEZ barne, 6.500 eurokoa da.

Norbaitek zerbait ikusi izan badu eta lapurretaren inguruko informaziorik eman badezake Udaltzainekin harremanetan jartzeko eskatu du Udalak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide