Aiako Kimu Haurreskolan irailaren 6an, ostegunean, hasi zuten ikasturtea bederatzi umerekin. Haurreskolan 21 haurrentzako tokia dagoenez, hezitzaileek jakinarazi dute, toki horien %75a bete arte matrikulazioa irekia izango dela. Beraz, interesa duten gurasoek haurreskolara bertara joan baino ez dute egin behar bai informazioa jasotzera baita izena emateko matrikulazio orriak jasotzera ere. 943 13 46 65 telefono zenbakira deituta edo kimu.aia@haurreskolak.net helbidera idatzita ere jar daiteke harremanetan haurreskolako hezitzaileekin