Eguneko Zentrokoak txu-txu trenean

Irati 2012ko irailaren 7a

Ostiraleko egun eguzkitsua probestuz, eguneroko txokoa utzi eta kalera atera dira Eguneko Zentroko 17 adineko, eta ez besterik gabe kalean ibiltzera, trenean buelta bat ematera baizik. Ohiko jarduerak aldatuz ekintza berri bat egin dute: herrian barrena txu-txu trenean ibilbidea zaintzaileek lagunduta. Orioko jendea pozik agurtuz gustura egin dute goiz pasa. Hurrengo batean beste ekintza berriren bat egingo dutelakoan ohiko jardueretara itzuliko dira Eguneko Zentroko adinekoak, ez dute, ordea, nolanahi ahaztuko treneko irteera berezia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide