Orioko Pilota elkartekoak frontenis txapelketa antolatzen hasiak dira eta bi asteotan barrena izena emateko aukera izango dute txapelketa jokatu nahi dutenek. Horretarako Karela kiroldegira jo eta jokalarien nortasun agiria, e-posta helbidea, telefono zenbakia eta bakoitzaren datuak jasoko dituzte antolatzaileek eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.
Partidak ostiraletan jokatuko dituzte 18:00etatik aurrera eta ezingo dira atzeratu; beraz, bikoteko kideak ez ezik ordezkoa zein den ere esan beharko da izena ematerakoan.
Izena ematen duten guztiekin bilera egingo dute irailaren 25ean, 20:00etan txapelketaren xehetasunak adierazteko. Txapelketa, irailaren 28an hasiko da.