Mandalara taldeko ikastaroak aurkeztuko dituzte ostiralean

Irati 2012ko irailaren 12a

Ikasturtean barrena zazpi ikastaro mota izango dira eta tailer bereziak

Mandalara taldean abian jarri ditu aurtengo ikasturterako ikastaroak eta horien berri emateko aurkezpena egingo dute irailaren 14an, ostiralean, 19:00etan Kultur Etxean. Ikastaroen nondik norakoak azalduko dituzte eta zalantzarik izanez gero interesatuek irakasleei galdetzeko aukera ere izango dute.

Ikasturte berrian honako ikastaro eta tailerrak eskainiko dituzte:

Aromaterapia
  • Kosta Tailerrean, Mandalara taldearen lokalean
  • Astelehenetan 16:00-18:00
  • Irakaslea: Agustina Herrero
  • 20 euro saio bakoitzeko

 

Tarota
  • Kosta Tailerrean, Mandalara taldearen lokalean
  • Astelehenetan 18:00-20:00
  • Irakaslea: Agustina Herrero
  • 20 euro saio bakoitzeko

 

Yoga
  • Kosta Tailerrean, Mandalara taldearen lokalean
  • Astearteetan 10:00-10:40 (Erretiratuak) eta Ostiraletan 10:00-11:00 edo 16:00-17:00
  • Irakaslea: Yesika Morales
  • 5 euro saio bakoitzeko

Chikung CFQ
  • Kosta Tailerrean, Mandalara taldearen lokalean
  • Astearteetan 15:00-16:30 edo 20:00-21:30
  • Irakaslea: Alex Arellano
  • 10 euro saio bakoitzeko

 

Mandalak
  • Kosta Tailerrean, Mandalara taldearen lokalean
  • Asteazkenetan 15:00-16:30
  • Irakaslea: Karmele Garmendia
  • 5 euro saio bakoitzeko

 

Meditazio gidatuak
  • Kosta Tailerrean, Mandalara taldearen lokalean
  • Ostegunetan 14:45-16:15
  • Irakaslea: Amaia Gozategi
  • 5 euro saio bakoitzeko

 

Bachen loreak
  • Kosta Tailerrean, Mandalara taldearen lokalean
  • Ostegunetan 17:00-19:00
  • Irakaslea: Agustina Herrero
  • 20 euro saio bakoitzeko

 

Intuizio eta Energia ikastaroa
  • Kosta Tailerrean, Mandalara taldearen lokalean
  • Hilean asteburu bat, guztira hiru asteburu
  • Irakaslea: Alex Arellano
  • 390 euro ikastaro osoa

 

Ikastaroetan izena emateko aurkezpen egunean ez bada, honako beste aukera hauek daude:
  • Kultur Etxean
  • Telefonoz: 648 487 489
  • E-posta bidez: mandalarataldea@gmail.com

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide