Aiako Kimu Haurreskolan irailaren 6an hasi zuten ikasturtea bederatzi umerekin. Haurreskolan 21 haurrentzako tokia dagoenez, hezitzaileek jakinarazi dute, toki horien %75a bete arte matrikulazioa irekia izango dela. Beraz, izena eman nahi dutenek haurreskolara joan beharko dute matrikulazio orriak jasotzera.
Orioko Maria Maestra haurreskolan ere bada tokirik oraindik. Izena emateko epea zabalik izango da irailaren 12tik 19ra bitartean, baina, 2011n jaiotako haurrentzat plaza bakarra dago libre eta 2012an jaiotaekoentzat ez da tokirik geratzen.
Izena emateko, Maria Maestra haurreskolara jo behar da, 12:00etatik 15:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero, bertara azaldu edota 943 890 625 telefono zenbakira deitu behar da.