Uztailaren 9an, goizaldeko 02:00ak aldera Kultur Etxe atzeko igogailuan sua piztu zuten eta kalteak eragin. Konponketa lanak irailean egin dituzte, horretarako behar ziren piezak iritsi direnean. Igogailuko kabinako argiak, botoiak, kableak eta igogailuaren trakziorako kablea aldatu behar izan dituzte eta 8.000 inguru euro kostatu da konpontzea.
Dena dela, kabinak daraman konfigurazio informatikoarekin gorabeherak izan dituzte teknikariek eta oraindik ezin izan dute martxan jarri. Hori doitzea egun batzuetako kontua izango dela adierazi dute Orioko Udaleko bulego teknikotik. Beraz, laster izango da martxan igogailua.