AFAGIkoak informazioa zabaltzen egon dira Orioko azokan

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko irailaren 13a

Irailaren 13tik 28ra egingo dituzten jardunaldien berri eman dute

Gaur, irailaren 13a, goiz guztian Orioko azokan egon dira mahaia jarrita AFAGIko –Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea– kideak.

Alzheimerra geroz eta gipuzkoar gehiagok sufritzen duten gaixotasuna izanda, jendeari gaitzaren berri ematen jardun dute AFAGIkoek. Horretarako, gaixotasunaren gaineko informazioa biltzen duen 14 orrialdeko eskuliburu elebiduna banatu diete mahaira gerturatu direnei. Gabonetako loteria saldu dute, eta baita borondatea biltzeko potoa jarri ere; halako elkarteentzat garrantzitsua izaten baita jendeak eman dezakeen diru-laguntza aurrera egiteko.

Horrez gain, gaurtik hasi eta irailaren 28a arte luzatuko diren ahazturari stop jardunaldiei buruzko esku-orria ere banatu dute, inguruan izango diren hitzaldien berri emanaz. Arreta psikosozialari buruzko esku-orriak ere banatu dituzte.

Irailaren 21ean izango da alzheimerraren mundu eguna, eta, egun horretarako, Donostiako San Inazio elizan, iluntzeko 20:15ean, Donostiako Orfeoiaren ongintzako kontzertua antolatu dute, eta entzun nahi duenak ez du sarrerarik ordaindu beharko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide