Datorren denboraldiarekin martxan hastera doa Orio Arraunketa Elkartea. Gaztetxo eta haurrekin hasiko dira segituan lanean, eta, horretarako, lau bilera egingo dituzte elkarteak Ortzaikan duen egoitzan.
Hauek izango dira bilera orduak:
– Jubenilak (1995ean eta 1996an jaiotakoak): irailaren 18an, asteartearekin, 18:15ean.
– Kadeteak (1997an eta 1998an jaiotakoak): irailaren 19an, asteazkenarekin, 17:30ean.
– Infantilak (1999an eta 2000an jaiotakoak): irailaren 18an, asteartearekin, 17:30ean.
– Alebinak (2001ean eta 2002an jaiotakoak): irailaren 19an, asteazkenarekin, 16:45ean.
Arrauna probatu nahi duenak, badu aukera.