Sarean dago 321. Karkara

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko irailaren 14a

Eskuineko zutabean behar den tokian klikatu eta deskargatu daiteke

Udako etenaldia eta gero, kalean da berriro ere Karkara. Honekin 321 zenbaki ditu Aiako eta Orioko aldizkariak eta aldaketa garrantzitsuekin dator. Karkara Elkarteko kide batzuk utzi eta besteek haien erreleboa hartu dute. Informazio gehiago aldizkariko 5. orrialdean aurkitu dezakezue.

Horrez gainera, hondartzen egoerari buruzko erreportajea, Oiana Blancoren testua harmailatik atalean, Aitor Arregi Ximelen iritzi artikulua, Orioko 5. Gazte Festen berri eta beste abar luze bat aurkitu daiteke azken zenbaki honetan.

Deskargatu eta gozatu irakurketaz!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide