Igandean itxiko da Aiako igerilekua

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko irailaren 14a

Hiru hilabetez irekita egon eta gero, datorren urtera arte ez da berriz irekiko

Ekainean jarri zuten martxan Aiako igerilekuko 2012ko denboraldia. Hiru hilabetez irekita egon eta gero, igandean, irailaren 16an, itxi egingo dute 2013ko denboraldia hasi arte.

Itxiera dela-eta, aurreko asteburuan giro onean egin zuten bertso afaria, urte bukaerako festa bezala. Astebukaerarako eguraldi ona iragarri du Euskalmet agentziak, beraz, igerilekuko azken bainua hartzeko aprobetxatzeko aukera ederra emango digu zeruak ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide