Ostiralean, irailaren 14an, banatu zen ikasturteko aurreneko Karkara Aiako eta Orioko etxeetara. Oraingoan baina, ez da postontzi guztietara iritsi, Abaromendiko bizilagunek ez baitute aldizkaria jaso, ale gutxitxo inprimatu ditugulako. Barkamena eskatzeaz gain, herriko hiru estankoetan (Alustizan, Ontzan eta Iturainen) Karkara batzuk uzten ditugunez, handik pasa eta behar dituztenak hartzeko deialdia egin nahi diegu herritar horiei ohar honen bitartez; hurrengo zenbakia etxeraino eramango diegu.