Euskara ikasi, landu edo hobetu nahi dutenek AEK euskaltegian izena emateko aukera dute Orion. Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 28ra arte egongo da zabalik. Taldeak osatzeko adina jendek izena ematen badu, Orion bertan emango dituzte eskolak.
AEK euskaltegiak aurten ere eskaintza zabala eskainiko du:
- Cursos de iniciación
- Euskalduntze maila guztiak
- C1 (EGA) prestatzeko ikastaroa
- C2 (4. maila) on-line
- Alfabetatze ikastaroak
- Gurasoentzako ikastaroak
- Mintzalagun taldeak
Eskolak astelehenetik ostegunera bitartean izango dira, eta ordutegi malgua dute.
AEKko ikastaroetan izena eman edo ikastaroen inguruko informazio gehiago jaso nahi duenak bi toki hauetakoren batera jo behar du:
- Orioko Udaleko Euskara Zerbitzua (943 83 03 46)
- AEK euskaltegia: 943 13 01 75