Azarora arte segituko du pintxo txikiteoak

Irati 2012ko irailaren 17a

Abenduan ez da izango.

Herritarrek ostiraletako pintxo txikiteoari harrera ona egin diotela-eta, Udaleko Merkataritza batzordeak eta herriko ostalariek erabaki dute, azken hilabeteotan ostiralero egin duten pintxo txikiteoari segida ematea azaroaren bukaerara arte. Ondoren, abenduan etena egingo dute.

Orain arte hamar tabernak hartu dute ekimenean parte eta beste hiru gehitu zaizkie. Beraz, honako 13 tabernek hartuko dute parte pintxo txikiteoan: Antilla, Arkaitz, Aterpe, Bordatxo, Gabon, Kaiua, Koasta, Kolon Txiki, Loretxu, Salatxo, Sarasua, Gure Txoko eta Tragoxka.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide