Pagoeta Parke Naturalean mendi ibilaldi gidatua izango da irailaren 22an

Irati 2012ko irailaren 17a

Lukunetik abiatu eta han amaituko da irteera

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, irailaren 22an, Lukunetik abiatuta mendi ibilaldi gidatua egingo dute Pagoeta Parke Naturalean.

Lukuneko atsedenlekutik 09:30ean abiatu eta Laurgain auzoa, Sarrolako oreinak, Amezketalardi eta Sagastizabal baserriak pasa ostean, eguerdiko 13:30erako berriz Lukunera itzuliko dira Minditik barrena. Pagoetako Parke Naturaleko ingurunerik ederrenetako batetik pasatzen den mendi ibilaldi honetako paisaia, parkeko bioaniztasuna eta ondare etnografiakoa ezagutzeko aukera paregabea izango dugu, diote antolatzaileek.

Ibilaldia zaila ez den arren, mendirako arropa eta oinetako egokiak jantzita joatea gomendatu dute eta gainera jakinarazi dute egun horretan eguraldi txarra egin arren irteera ez dela bertan behera geldituko, Babes Zibiletik aurkako agindurik izan ezean behintzat.

Ekintza honetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Iturraran Parketxera –943 83 53 89– deituz.  Mendi ibilaldiaren prezioa 5 eurokoa da helduentzat, bost eta hamabi urte bitarteko haurrentzat 3 euro eta, bost urtetik beherako haurrentzat doan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide