'Nola lortu bezero berriak?' ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

Irati 2012ko irailaren 17a

Eskualdeko enpresentzako izango dira bi saioak

Urola Kostako Udal Elkarteak Nola lortu bezero berriak? ikastaroa antolatu du eskualdeko enpresentzat. Ikastaroan bezero berriak lortzeko gaitasun eta erremintak landuko dituzte enpresa parte hartzaileek beren produktu zein zerbitzuen salmentarako topatzen dituzten ate hotzei aurre egiteko gaitasun eta erremintak eskaintzeko. Bezero berri batengana jotzen dugunean sarri ate hotz bat topatzen dugu, esatera goazena esatea ere oztopatu edo ezinezko egiteraino, diote antolatzaileek eta horiei aurre egiten ikastea da helburua.

Ikastaroak bi saio izango ditu:   Irailaren 21ean eta 28an 12:30etik 15:00era bitartean Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan  (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Bi saioen artean banan-banako tutoretza-saioak egingo dituzte. Honako gai hauek landuko dituzte eta saio bakoitzean praktikak izango dira, enpresa parte hartzaileen kasuen arabera:

Lehenengo saioa:

  • Zer egin dezakegu? Zein soluzio eskaintzen dugu eta nola? Desberdinduko gara?

  • Norentzat egiten dugu? Bezero segmentua

  • Norekin hitz egingo dugu enpresa bakoitzean?

  • Harremanetarako prozesua

  • Diskurtso komertziala

Bigarren saioa

  •  Merkatu berriak: nazioartea

  •  Deiak prestatzea

Saioak gaztelaniaz izango dira, baina parte hartzaileren batek euskaraz parte hartzen badu euskaraz erantzungo zaio. Ikastaroetan aritzeko ez da ezer ordaindu behar.

Ikastaroan parte hartzeko aurrez izena eman behar da eta horretarako e-mail bat bidali behar da enpresa@urolakosta.org helbidera, izen-abizenak eta enpresaren izena adieraziz. Argibideak jasotzeko, berriz, 943 89 08 08 telefonora deitu behar da eta enpresentzako zerbitzuekin hitz egin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide