Aian kirol, musika eta hizkuntza jarduerak laster izango dira martxan

Irati 2012ko irailaren 17a

Irailaren 24ra arte eman ahal izango da izena Kultur Etxean

Eskola eta lan orduetatik kanpo aisialdia aprobetxatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte Aian 2012-2013 ikasturterako. Musika, hizkuntza eta kirol ikastaroak egongo dira besteak beste.

• MUSIKA: Panderoa, gitarra eta pianoa

  • Panderoa 22 €

  • Pianoa edo gitarra 30 €

  • Panderoa + pianoa edo gitarra 40 €

  • Pianoa + gitarra 45 €

  • Pianoa + gitarra + panderoa 55 €

• EUSKARA: Jendeak euskara ikasteko duen interesa zenbatekoa den jakin nahi dute ikastaroak antolatu ala ez erabakitzeko.


• PILATES HELDUAK: 32 € hilean


• AEROBIK:

  • Hileko kuota helduentzat 32 €
  • Hileko kuota ikasleentzat 20 €


• ESKOLA KIROLA: Izena emateko eskolara jo behar da

  • Emakumeak pilotari: 15 € hileko
  • Aerobik umeentzat (5 urtetik aurrera) 15 € hileko


Familia bereko hiru kidek goian aipatutako edozein ekintzetan parte hartzen badute, hileko kuota orokorrean%10 beherapena izango dute. Bestalde, izena ematerakoan 50 euroko fidantza ordaindu beharko dute eta ikasturtean eskolen %75era joaten direnei itzuli egingo diete.

Ekintza horietako bakoitza martxan jartzeko gutxieneko jende kopuru bat beharko da, jende gehiegi badago, ordea, joan den ikasturtean ibilitakoek izango dute lehentasuna.

Irailaren 24a izango da izena emateko azken eguna eta horretarako Kultur Etxera joan beharko da goizez 09:00etatik 12:30era edo arratsaldez 15:30etik 19:15era bitartean.

Eskulanak

 

Bestalde, Goiz Argi aretoan helduentzako eskulan ikastaroak izango dira urriaren 2an hasita.
  • Hari-lanak: astearteetan, 15:00etatik 18:00etara
  • Eskulanak beste teknika eta materialekin: egurra, metala, eskaiola, oihalak… Ostegunetan, 15:00etatik 18:00etara.

Ikastaro bakoitzak 50 euro balio du eta ordainketa bi zatitan egin daiteke. Gipuzkoako kutxan –2101 0027 31 000 415.605.5 zenbakia– diru-sarrera egin eta udaletxean ordain-agiria aurkeztuz egin beharko da izen-ematea.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide