Orioko Surf Taldeak irailaren 22 eta 23rako Orioko 19. Surf Bodyboard Txapelketa antolatu du. Surferako zaletasuna dutenei dei egiten diete olatu gainean ahalik eta txukunen ibili eta gainontzeko surflariekin lagun artean lehiatzera.
Parte hartu nahi dutenek Orioko Surf taldearen izenean eman beharko dute izena. Txapelketaren ondoren barbakoa izango da, beraz, txapelketan parte hartu eta barbakoan erretakoa jan nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte, txapelketan bakarrik izena ematen dutenek, berriz, 5 euro.
Hona hemen 2009ko Orioko Surf Txapelketako bideo bat.