Hondakinak birziklatzearen garrantzia azpimarratzeko, eta gaikako bilketa herritarren egunerokoan txertatzeko, Bi norabidetan izeneko eguna antolatu du Orio Zero Zabor (OZZ)ek irailaren 22rako, larunbaterako. OZZen arabera, hondakinen kudeaketaren bideak bi norabide ditu gaur egun: zabortegietara eta erraustegietara doan bidea da bat; eta Zero Zabor filosofiarekin bat egiten duen birziklatzera doana bestea. Bigarren hori hartu dute ardatz etziko jolas eta ekitaldietarako.
Horrela, arratsalde osorako zeregina jarritu diete oriotarrei eta bertaratzen diren guztiei, herriko plazan:
- 17:00etatik aurrera: haurrentzako tailerrak izango dira. Erabilitako materiala birziklatuz, beste produktu batzuk sortu ahal izango
dituzte
haurrek.
- Indarrak hartzeko txokolatada ere izango da
- 19:00ak aldera: gaztain erreak eta sagardoa banatuko dituzte Zero Zaborreko kideek.
- Arratsalde osoan: erakusketa izango da ikusgai alde batetik; eta, bestalde, zenbait proiekzio ere eskainiko dira.
Organikoaren birzklatze-datuak
Gipuzkoa Zero Zaborren arabera, 110.000 tona hondakin organikotik gora sortzen dira urtean Gipuzkoan. Horietatik gehienek, beste hondakinekin nahastuta, zabortegi kutsakorretan bukatzen dute. Gaur egun, 6.000 tona jasotzen da gaika urtean.