Gizonezko bat atxilotu dute Orion marihuana saila aurkituta

Irati 2012ko irailaren 21a

92 marihuana landare konfiskatu zituzten ertzainek, besteak beste

Zarauzko ertzain-etxeko agenteek 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Orion, herri inguruko eremu batean marihuana lursaila aurkitu eta suntsitu ondoren. Ertzainek 92 landare, kukuluz betetako hainbat poltsa, ongarriak, eta landareak lehortu eta atontzeko lanparak eta plastikoak konfiskatu zituzten.

Ertzainek gizonezko bat identifikatu zuten marihuana sailaren arduradun gisa, eta atxilotu egin zuen, osasun publikoaren aurkako ustezko delitua leporatuta. Diligentziak egindakoan, atxilotua aske geratu zen, agintaritza judizialaren deiaren zain.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide