Greba orokorrak ia erabateko erantzuna izan zuen Orion eta erdizkakoa Aian

Irati 2012ko irailaren 27a

Manifestazioa izan zen arratsaldean Orion

Irailaren 26ko greba orokorrak eragin nabarmena izan zuen Orion. Goizean goiz denda, taberna eta enpresa asko itxita zeuden, gutxi batzuk ateak ireki zituzten arren. Karela Kiroldegiak ohiko ordutegiari eutsi zion; gutxieneko zerbitzuak eskaini zituen Ikastolak, ikaslerik joan ez bazen ere; Zaraguetan, berriz, greba egin zuten. Udaletxea eta Kultur Etxea ere ez ziren ireki, hala erabaki baitzuten langileek.

Aian jarraipena erdizkakoa izan zen: Udal langileek bulegoetan eta etxez etxeko zerbitzuan lan egin zuten; brigadako eta garbiketakoek, berriz, greba. Ikastetxeak itxita izan ziren.

Orion, arratsaldean, Orioko LABek deituta manifestazioa egin zuten hainbat herritarrek kaleetan.Greba manifa

ELA eta LAB sindikatuek greba arrakastatsutzat jo zuten. Hala ere, Gipuzkoako enpresarien elkartearentzat, Adegirentzat, erantzuna ez zen hain handia izan eta Confebask enpresarien elkartearentzat inoizko txikiena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide