Konkistatzaileak izango dira irailaren 29an Orion

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko irailaren 27a

Gazte festen barruko ekintza paraleloa izango da Manuel Lasarte oriotarrak antolatu duena

Manuel Lasarte kirolari oriotarra aurreko El conquistador del fin del mundo saioko partaidea izan zen. Horren atzetik herriz-herri Conquistour izeneko proba askotariko jolasak antolatu zituzten ETBk eta Hostoil enpresak. Formatu horri eutsita, Manuel Lasartek irailaren 29rako, San Migel egunerako, jolasa antolatu du saioan aritu zirenen eta herritarren artean. 

Hamalau laguneko –12 partaide eta 2 kapitain– hiru taldetan banatuko dira parte hartuko dutenak, eta talde bat herritarrek osatuko dute. Oraindik ez ditu ezagutzera eman konkistatzaileen taldeak zeintzuk osatuko dituzten, eta, horretarako, egunean bertan, 17:45ean, Salatxo tabernaren parean, aurkezpena egingo dute. Aurkezpen lanak egiteko, Julian Iantzi aurkezle ezaguna etorriko da.

Piraguan, arraunean, eskaladan, tirolinan, kukañan… arituko dira 18:00etatik aurrera lehiakideak, eta hau izango da Orioko taldea:

Kapitainak: Juan Angel Garmendia Xarpas eta Josu Larrarte
Taldekideak: Amaia Arregi, Maite Azkue, Andoni Campos, Iñigo del Hoyo, Imanol Garate, Sarai Lizaso, Josu Makazaga, Eider Murillo, Karen Odriozola, Itziar Olasagasti, Haitz Ortiz eta Ibai Peña.

Uretako ikuskizun bat gehiago izango da, beraz, gazte festetako arratsaldetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide