Larunbatean jokatu ziren Aginagan trainerilla estropadak eta bai neska eta baita mutiletan ere bigarren egin zuten oriotarrek. Emakumezkoena lehena zen Aginagan eta Getariako trainerillak ia 15 segundoko aldea atera zion Oriokoari. Sailkapena honakoa izan zen:
- Getaria 9:09:24
- Orio 9:24:09
- San Juan 9:31:68
- Aginaga 9:56:16
- Hondarribia 10:05:63
Mutiletan Kaiku izan zen irabazle Oriori 6 segundoko aldea aterata.
- Kaiku 8:12:56
- Orio 8:18:81
- Getaria 8:20:43
- Aginaga 8:26:87
- San Juan 8:31:18
- Hondarribia 8:32:18