Orioko ikastolak autobusa antolatu du asteburuko Kilometroak jairako

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko urriaren 1a

Joan nahi dutenek urriaren 3a baino lehen eman beharko dute autobuserako izena

Ikasturte berriaren hasierarekin batera iritsi da, urtero legez, Kilometroak jaia. Aurtengo ekitaldia Andoainen antolatu da datorren urriaren 7rako. Azken urteetako ohiturari eutsiz Orioko Herri Ikastolak autobus zerbitzua eskainiko du Gipuzkoako Ikastolen festara joateko.

Autobuseko zerbitzuak 6,5 euro kostatuko zaio bidaiari bakoitzari, eta, joan nahi duenak, urriaren 3a baino lehen eman beharko du izena Ikastolan, Lore burdindegian edo Uranga burdindegian. Igandean, urriaren 7an, goizeko 09:00etan abiatuko da autobusa Orioko geltokitik Andoain aldera.

Ikastolak jakinarazi du baita, batetik, DBHko 2. mailatik beherakoek beraiez arduratuko den nagusi baten izena eman beharko dutela. Bestetik, DBH 3 eta 4. mailakoek –ikastolakoek zein Ikastola kanpokoek– gurasoek sinatutako baimena ekarri beharko dute ikastolara –horretarako orriak ikastolako idazkaritzan daude–.

Azkenik, gutxieneko bidaiari kopurura iritsiko ez balitz, bertan behera geldituko litzateke autobus zerbitzua.
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide