Urriaren 25ean, Zaharren Babeslekuak antolatuta, Arantzazura irteera izango da. Donostiako alderako autobus geltokian 09:00etan abiatu eta Arantzazun, Sindika jatetxean, hamaiketakoa egingo dute. Ondoren, Arantzazuko basilikan meza entzun eta gero bazkaria Zestoako Arozena jatetxean izango da eta honako hau da menua:
- Entsaladilla
- Marisko budina
- Kroketak
- Txibiak
- Legatz frijitua
- Redondo errea patata purearekin
- Tarta izozkiarekin
Irteerara joan nahi dutenek Zaharren Babeslekuan izango dituzte txartelak aurrez salgai eta 35 euro ordaindu beharko dira.