Aurtengo frontenis txapelketa ere martxan jarriko da urriaren 3an, asteazkenean, hain zuzen ere. 18 bikotek eman dute izena, beraz, sei bikoteko hiru talde egin dituzte antolatzaileek. Partida guztiak ostiraletan egitea ezinezkoa denez asteazkenetan ere jokatuko dituzte. Asteazkenero, hiru partida izango dira 20:00etatik aurrera eta ostiraletan, berriz, 18:00etan hasita sei partida.
Oriotarrak ez ezik beste herrietako jokalariak izango dira, adibidez, Azpeititik bost bikote. Pilota elkartetik diotenez, partida onak eta giro polita sortuko dela espero dugu, beraz, frontenisa ikusi nahi duten guztiek Orioko frontoira azaldu besterik ez dute.
Lehen jardunaldiko partidak
Asteazkena, urriak 3 (20:00etan hasita)
- Ugaitz Uranga-Jon Itxaso Lizaso / Mikel Indo-Josu Makazaga
- Javi Aranguren-Eneko Galarraga / Asier Iraola-Iban Orbegozo
- Iban Arruti-Julen Illarramendi / Jon Abaurrea-Jose Manuel Agirresarobe
Ostirala, urriak 5 (18:00etan hasita)
- Asier Kortajarena-Andoni Lertxundi / Ander Beldarrain-Joxe Mari Errasti
- Asier Lizarralde-Aritz Lertxundi / Axier Zabaleta-Ibai Alkorta
- Jon Beldarrain-Ander Garcia / Joseba Etxeberria-Josu Sorazu
- Xabier Ostolaza-Eneko Santamaria / Alex Jimenez-Jon Garitaonaindia
- Eñaut Bilbao-Joseba Segurola / Mikel Lasa-Mikel Zugasti
- Igor Albizuri-Egoitz Segurola /Beñat Arrue-Mikel Zabala