Emakume arraunlarien 6. topaketa egingo da Orion

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko urriaren 3a

Urriaren 6an, larunbatarekin, elkartuko dira Herriko Plazan

Emakume arraunlari topaketa 2007an sortu zen, Tolosan hain zuzen ere. Han, Tolosan, emakume arraunlarienganako bultzada beharrezkoa ikusten zuten eta halako ekimena antolatzeko ideia izan zuten, gehienbat, arraunlariak beren artean elkar ezagutzeko. Elkar ezagutarazte horrek onurak izan ditu Itziar Olasagastiren ustez, batipat 2008an lehenengo aldiz emakumez osatutako traineruak osatu ahal izan zirelako.

2008an Ondarroan, 2009an Zumaian, 2010en Errenterian eta 2011en Pasai Donibanen izan ziren topaketak. Urtero elkarte batek antolatzeko intentzioa izan zuten hasieratik, eta iaz lekukoa pasa zieten oriotarrei: bertan zirenetatik topaketarik antolatu ez zuen elkarte bakarra zelako.

Euskal Herri osoko emakumeak elkartzea da ideia, baina azken urteetan kasik Gipuzkoako neskengana mugatzen da topaketa. Aurtengoan, esaterako, Zumaia, Sanjuan, eta Oriokoak elkartuko gara, agian Getxokoak ere bai, nahiz eta gainontzeko elkarteetako neskei ere gonbidapena luzatu zaien. Orion, 40 bat neska elkartuko gara denera, esan du Olasagastik.

Egun horretan joku eta jolas batzuk, lehorrekoak zein uretakoak, egiten dituzte. Orion, esaterako, plazan egingo dituzte jolasak. Goizeko 10:30etik aurrera arituko dira jolasean: aerobik pixkat berotzeko, kantu lehiaketa, haurren motoekin lasterketa batzuk eta altxorraren bila arituko dira. Atzetik elkarrekin bazkalduko dute eta arratsalderako triki poteoa antolatu dute.

Finean kirol lehiatik kanpo kiroltasuna bultzatzeko eta beste elkarteetako arraunlariekin harremana bultzatzea beharrezkoa deritzogu. Guztiok egiten dugu arraunean eta denok bultzatu nahi dugu emakumezkoen arrauna. Elkarren laguntzarekin errazagoa delakoan, topaketak saiakera hauek indatzeko balio dutelakoan gaude. Eta nola ez, parrandaren aitzaki ezin hobea da! bukatu du Itziar Olasagastik.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide