Orioko Herri Ikastolak 40 urte egin dituela ospatzeko antolatutako ekimenen baitan, Galtzagorriei to, Inaxito! antzezlana eskainiko du Trikuharri taldeak bihar, urriaren 5ean. Ikastola aurreko plazan izango da saioa, 17:30ean hasita eta doakoa izango da.
Ez da lehen aldia Inaxito, Margarita, galtzagorriak, lamia... gurera etortzen direla. Behin baino gehiagotan ekarri dituzte Euskal Herriko mitologiako pertsonaia hauek Oriora Trikuharri taldeko kideek. Ezagunak dira herrian. Horrez gain, DVDa eta liburua ere baditu Inaxitok, bere abenturak kontatzeko.