Sanikolasak antolatzeko lehen bilera izango da urriaren 8an

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko urriaren 4a

Kultur Etxean izango da hitzordua, 18:30ean

Gerturatzen ari dira aurtengo sanikolasak eta antolaketa lanak martxan jarri nahi ditu Orioko Udalak. Horretarako, festa batzordea deitu dute datorren astelehenerako, urriaren 8rako. Arratsaldeko 18:00etan izango da hitzordua, ohitura denez, Kultur Etxean.

Festa batzordeburuak, Jon Agirresarobek esan duenez, herritar guztiak gonbidatuta daude beren ekarpenak egitera mahaiaren bueltan. Geroz eta ekarpen gehiago egin, orduan eta festa aberatsagoak osatu daitezke-eta.

Abenduaren 5ean hasiko dira aurtengo sanikolasak eta sorpresa bat baino gehiago ari dira prestatzen jaietarako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide