Larunbatetan 14:00etatik aurrera itxiko zaio plaza trafikoari

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2012ko urr. 5a, 09:15

Urritik ekainera bitartean, larunbateko 14:00etan itxiko da plaza ibilgailuentzat. Horretarako, Udalak hainbat herritarrek egindako proposamenen oreka aurkitzeko saiakera egin du

Orain arte asteburu guztian ixten bazen ere, hemendik aurrera larunbateko 14:00etatik igandeko 21:00etara itxiko zaio plaza trafikoari. Horretarako hainbat herritarren proposamenak hartu ditu kontuan Orioko Udalak.

Ez da erraza guztiei irtenbide egokiena ematen. Goiko Kaleko bizilagunak, dendariak, oinezkoak… hainbat giza-talde ezberdinen iritziak jaso eta guztien arteko oreka bilatzen saiatu gara irtenbide honekin. Bakoitzak bere aldetik esfortzu bat egin behar izan du horretarako, esan du Amaia Dorronsoro zinegotziak.

Hala, urritik ekainera iraungo du neurri honek, nahiz eta salbuespenak izango diren tartean. Urritik ekainera arteko larunbat goizetan plazan ekitaldiren bat antolatuta dagoen egunetan bidea goiz-goizetik itxiko da trafikoarentzat. Hori gertatuko da, esaterako, datorren larunbat honetan, urriak 6, emakume arraunlarien 6. topaketa antolatu dutelako.

Ekainetik irailera ere asteburu guztian itxiko da plaza, oinezkoek lasai ibiltzeko aukera izan dezaten. Azkenik, Udalak dei egin nahi die herritarrei, herritik ateratzeko ez dezaten Goiko Kaletik barrenako bidea hartu eta, horren ordez, Txanka-hondartzako bidea erabil dezaten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide