Folkcore musika taldea berriz elkartuko da urriaren 12an Txalupan jotzeko

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko urriaren 12a

Gaueko 23:00etan hasiko da hondartzako festa

Gaur, urriak 12, Orioko Txalupa tabernan festa berezia izango da. Gaueko 23:00etan hasita, jai handia antolatu dute Txalupakoek.

Gaua hasteko, Azken buda dantza ikuskizuna eskainiko du Erik Banderas porno izarrak. Atzetik, Folkcore talde zarauztarrak kontzertua emango du. Urte batzuk dira ez dutela elkarrekin kontzerturik eman taldekideek eta okasio berezia izango da Oriokoa, garai batean egun Kalakari taberna denean bizitako oroitzapenak berpiztuz.

Bukatzeko, DJ Lizarriturri doktorea eta DJ Elektropena izango dira gaua luzatzen. Aukera zabala izango da, beraz, gaur gauerako: Goiko Kaleko festak eta Txalupa tabernako ekimena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide