Duela bi aste Andoainen egin zen Kilometroak jaira antolatu zuten autobusa, eta, orain, urtero legez, autobusa antolatu du Orioko Ikastolak Zizur Nagusian egingo den Nafarroa Oinez jairako. Urriaren 21ean izango da Nafarroako ikastolen jai.
Autobuseko zerbitzua 10 euro kostatuko zaio bidaiari bakoitzari, eta, joan nahi duenak, urriaren 18a baino lehen eman beharko du izena Ikastolan, Lore burdindegian edo Uranga burdindegian. Igandean, urriaren 21ean, goizeko 10:00etan abiatuko da autobusa Orioko geltokitik Zizur aldera; hauteskundeak direlako autobusa ohiko ordua baino beranduxeago irtengo da.
Ikastolak jakinarazi du baita, batetik, DBHko 2. mailatik beherakoek beraiez arduratuko den nagusi baten izena eman beharko dutela. Bestetik, DBH 3 eta 4. mailakoek –ikastolakoek zein Ikastola kanpokoek– gurasoek sinatutako baimena ekarri beharko dute ikastolara –horretarako orriak ikastolako idazkaritzan daude–.
Azkenik, gutxieneko bidaiari kopurura iritsiko ez balitz, bertan behera geldituko litzateke autobus zerbitzua.