Orio Udaleko euskara batzordeak martxan jarri zuen duela urte batzuk Euskararen Aholku Batzordea deiturikoa, eta urriaren 18an, ostegunarekin, arratsaldeko 18:30ean, udaletxean bilduko da ikasturte honetan lehenengo aldiz.
Bilera irekia da parte hartu nahi duten guztientzat eta bertan aztertuko diren gaiak honako hauek izango dira:
1.- Hizkuntza-ideologiaren gaia lantzeko proposamenak aztertzea.
2.- Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Gaiaren berri ematea.
3.- Bestelakoak.
Euskararen Aholku Batzordearen zeregin nagusia Udalari aholku ematea da euskararen normalizazioari dagozkion gaietan. Horregatik Udaleko euskara batzordetik gogorarazi nahi dute Aholku Batzordea irekia dela eta edozein herritarrek duela aukera bertan parte hartzeko.