Idoia Etxeberriak errekorra lortu du 150 kiloko harria lau aldiz altxatuta

Irati 2012ko urriaren 21a

Victoria Eugenia antzokian egin zuen saioa Harria jaialdian

Harri-jasotzeari eta harri-jasotzaileei omenaldia eginez Harria jaialdia izan zen larunbatean Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Oreka TX eta Amaren Alabak musikarien doinuekin egin zuten dantza Kukai konpainiakoek. Baina jaialdiaren protagonistak harri-jasotzaileak izan ziren. Aimar Irigoien, Idoia Etxeberria eta Urdax Magunazelaia kirolariak hiru harri-jasotzaileren markak ontzen saiatu ziren.

Idoia Etxeberria, 19 urteko harri-jasotzaile oriotarrak, 150 kiloko harriarekin neurtu zituen indarrak eta aurrez beste emakume batek egin gabeko apustua izan zen. Bost minutuan 150 kiloko harria behin altxatzea zen bere erronka, baina batekin nahikoa ez eta lau aldiz berdindu zuen harria ikusleen txalo zaparrak eta bere pozak antzokia betez.

 



 

 


 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide