Mandalara taldeak lokal berria inauguratuko du asteazkenean

Irati 2012ko urriaren 23a

Mandalara asteko ekitaldiak asteazkenetik igandera bitartean izango dira

Mandalara astea abian jarriko dute asteazkenean eta igandera arte hainbat saio izango dira. Hitzaldi eta ikastaro guztiak Mandalara taldearen lokal berrian izango dira Antxiola, 5 behean. Lokala asteazkenean, urriaren 24an inauguratuko dute 20:00etan Amaia Artzeren mantrekin, burua eta berau nahasten duten etengabeko pentsamenduetatik askatzeko tresnekin.

Ondoren, egunero egingo dituzte ikastaroak eta beste hainbat saio. Besteak beste tantrak, tarota, familia konstelazioak, Brain Gym, yoga, Chikung, zine foruma eta mandalak. Horiek guztiak gai bakoitzean adituak direnen eskutik jasoko dituzte gerturatzen direnek. Saio guztiak lokal berrian izango dira eta doan.

  • Urriak 24,asteazkena

20:00 Inaugurazio ekitaldia. Mantrak –Amaia Artze–

  •  Urriak 25, osteguna

10:30 Tantretara hurbiltzea –Juankar Garcia–

17:00 Istorio sorginduak: deskubritu zure animalia boteretsua –Tata Chari–. Erretserba: 5 euro.

20:00 Izatearen mezuak tarotaren bidez –Isabel Lopez–

  • Urriak 26, ostirala

17:00 Brain Gym –Irkus Fernandez–

19:00 Familia konstelazioak – Agustina Herrero–

  • Urriak 27, larunbata

10:30 Yoga –Yesica Morales–

12:00 Chikung CFQ –Alex Arellano–

17:00 Intuizio eta energia tailerra –Alex Arellano–

19:00 Zine foruma: La educación prohibida

  • Urriak 28, igandea

10:30 Kontzientziaren mandalak –Joshua S. Santos–

12:00 Antzinako zibilizazioak eta mandalak –Joshua S. Santos–

17:00 Bizkar eskola. Postura tailerra –Mirentxu Gozategi–

19:00 Konektatu zure barruarekin soinuaren bidez –Mandalara–

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide