Berdintasunaren inguruko topaketa izango da gaur, asteartea, Ikastolan

Irati 2012ko urriaren 23a

Emakume eta gizonen berdintasun planerako diagnosia egiteko izango da

Emakume eta gizonen berdintasunerako plana egin nahi du Udalak eta, horretarako, diagnosia osatzen ari da. Diagnosia egiteko, besteak beste, herri topaketa antolatu du gaurko, urriaren 23rako. Udalak Murgibe aholkularitza kontratatu du lan honi ekiteko, hortaz, Murgibeko teknikariek bideratuko dute topaketa.

Topaketan landuko diren gaiak honako hauek dira: emakumeen kontrako indarkeria, etxeko lanen eta zaintza arduren banaketa, gizonen eta emakumeen soldaten arteko aldeak, berdintasunerako heziketa, erantzukizun partekatua…Topaketa parte hartu nahi duten herritar guztientzat irekia dago.

Orioko ikastolan izango da, urriaren 23an, 19:00etan hasita. Gaia ikuspuntu askotatik landu ahal izateko Udalaren nahia da ahalik eta parte-hartzerik zabalena izatea.Haurrak zaindu behar dituzten gurasoek ere parte hartzeko aukera izan dezaten, haurtzaindegi zerbitzua jarriko du Udalak, topaketak irauten duen bitarterako. Hortaz baliatu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena, kultur etxera deituta: 943 13 44 09.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide