Igandera arte egongo da zabalik Aian Altxerriri buruzko erakusketa

Irati 2012ko urriaren 24a

Ostegunetik igandera bitartean 11:30etik 14:00etara egongo da bisitatzeko aukera

Altxerriko kobazuloan pinturak eta grabatuak bete zituztela aurten dira 50 urte. Horren harira hainbat ekintza antolatu dituzte, besteak beste, erakusketa. Urrian zehar egon da irekita eta urriaren 28an izango dute bisitariek Altxerriren inguruko erakusketa ikusteko aukera.

Asteburu osteguna jai eguna izanik eta askok asteburu luzea izango dutenez, honako ordutegia izango da Kultur Etxean bisita egiteko: ostegun, ostiral, larunbat eta igandean 11:30etik 14:00etara.

Urriaren 27an eta 28an –larunbatean eta igandean– tailerrak egingo dituzte baita umeentzako ere: sua egiten ikasiko dute, nola ehizatzen zuten… Beraz, Aiako Udaletik eta Aranzadi Zientzia elkartetik animatu nahi dute jendea erakusketako panelen eta garai bateko tresna eta argazkien bidez, Altxerriren berri zertxobait gehiago ikastera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide