Gipuzkoako kostan aritu da Alex Ezkurdia zuzendari legorretarra Tres 60 bere lehen film luzeko grabazioak egiten. Donostian hartu zituzten irudi gehien eta han ez ezik Pasaian, Zumaian, Getarian, Hondarribian eta Lekunberrin egon dira eta baita, noski, Orion ere. San Martinen grabatu zituzten eszena batzuk eta Anibarko Portuko etxebizitza batean egon dira aste honetan eta gaur, asteazkena, bukatuko dituzte Orioko grabaketak. Añorgara joango dira gero eta filmaketa hilaren 31n bukatuko dute Madrilen. Izan ere, zuzendariak jakinarazi digunez, sakonera handiko igerileku bat behar zutelako joango dira hara.
Zergatik Orion?
Alex Ezkurdia, filmeko zuzendariak urte asko egin zituen Goenkaleko zuzendari eta lan harreman horrek Oriorako joera eman dit. Uste dut zortzi urtez etorri nintzela astean behin hona eta gustuko dut Orio. Gipuzkoako kostan filmatu ditugu irudi gehienak eta horregatik aukeratu dut filmerako Orio. Anibarko portuan ez ezik San Martinen ere izan ginen. Lehen ere, Goenkalen, erabili izan nuen San Martin eta orain,dio Ezkurdiak. Argazki zuzendariari ere ikusi orduko gustatu zitzaion aukeratutako tokia, besteak beste etxeko balkoitik ikusten den paisaia. Lan taldetik esan digute kontuan hartu behar dela tokiaren irisgarritasuna eta lasai lan egiteko aukera eta Anibarko Portuan ongi moldatu direla.
Raul
Merida eta Sara Salamo dira aktore nagusiak eta horiek egon dira Orion. Guillermo Estrella eta Marta Martinek ere hainbat eszena grabatu dituzte Anibarko Portuan. Guillermo surf zalearen papera egin du Raul Meridak eta Sara Salamo Daniela da, Guillermorekin maitemindutako neska argazkilaria. Hauek biek lehen filma dute Tres 60. Horiez gain, Guillermo Estrella, 9 urteko mutikoak, Marioren papera jokatu du, Guillermoren anaiarena. Biutiful pelikularen ondoren bigarren filma du Estrellak honako hau. Guillermoren pisu kide Maria Victoria, Marta Martin, ere izan da Orion.
Orion grabatu ez duten arren Geraldine Chaplin edo Joaquim Almeida bezalako aktore ezagunek ere hartu dute parte filmean, baita Iker Galartza, Isidoro Fernandez, Sara Cozar, Joseba Usabiaga, Juanlu Escudero edo Maiken Beitia aktore euskaldunek ere.
Zuzendariaren lehen filma
Pelikula Alex Ezkurdiaren lehen filma da eta gustura dago lanarekin: Oso pozik nago, martxa onean doa dena eta bukatzen ari gara, azken ukituak ematen, beraz, gustura nago benetan.
Surfaren inguruko thriller honetan Guillermok uretan aurkitutako argazki karrete zahar bati tiraka askatuko dituzte filmaren sekretu eta misterioak. Maitasuna, beldurra, abentura… denak ikusi ahal izango dira film honetan. Filma zinema aretoetan ikusi nahi dutenek hurrengo urtera arte itxoin beharko dute maiatz edo ekain aldera estreinatu ahal izatea da lan taldearen nahia.