Ezohiko plenoa izango da urriaren 30ean

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko urriaren 29a

Ostegunetik asteartera pasako da udalbatzarraren urriko bilkura

Udalbatzarreko bilkurak hileko azken ostegunetan egitea adostu zuten arren, hilabete batzuetan egunez aldatu behar izan dituzte, hilabetea bukatu aurretik egin ahal izateko. Urrian ere hala gertatu da, eta, ondorioz, hilaren 30era, asteartera, pasa dute egin beharreko bilkura.

Ordua ez da aldatuko ordea, 20:00etan izango da udaletxeko pleno aretoko bilkura. Hauek izango dira aztertuko dituzten gaiak:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren honako bilkuretako akten zirriborroak: 2012ko uztailaren 10eko ezohiko bilkurakoa eta irailaren 27ko ohiko bilkurakoa.

2.-
Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

3.- Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoak aldatzea 2013rako, Urola-Kosta eskualdean.

4.-
Lehen onarpena ematea, egoki bada, 7/2012 kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean.

5.-
Onartzea, egoki bada, EAJ udal talde politikoak aurkeztutako Adierazpen Instituzionala 2012ko azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta.

6.-
Orioko Udalak bat egitea, egoki bada, Grupo de acción costera izeneko elkartearekin.

7.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide