Orioko Surf Taldeak irailaren 22 eta 23rako zuen iragarrita Orioko 19. Surf Bodyboard Txapelketa. Itsasoaren eta hondartzaren egoerak surferako egokiak ez zirela ikusita atzeratu egin zuten eta hainbat aste bukaeraren ondoren, azaroaren 1ean eta 2an, ostegun eta ostiralean egitea erabaki dute.
Surferako zaletasuna dutenei dei egin nahi diete olatu gainean gozatzera eta gainontzeko surflariekin lagun artean lehiatzera. Hitzordua 09:00etan jarri dute bi egunetan eta itsasoaren arabera erabakiko dute parte hartzeko ordu egokienak zein diren eta bakoitza noiz itsasoratu beharko den.Ilundu bitartean arituko dira surflariak uretan.
Txapelketan izena emateko surf taldearen lokalera joan behar da eta 5 euro ordaindu.